Skip to main content

Pentsioen murrizketa galaraztea eskatu die ELAk alderdiei

Ekonomia

Oihane Alonso

2023, ots. 23 - 15:02
Pedro Sanchezen Gobernuak pentsioak murrizteko duen asmoaren aurka mobilizatu da ELA Iruñean. Lehenik, Nafarroako Antzerki Eskolan ekitaldia egin du goizean, eta eguerdian elkarretaratzea Iruñeko udaletxearen aurrean, “Soldatak, pentsioak defendatu, pobretzeari stop” lelopean.

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak hiru ideia nagusitan oinarritu ditu mobilizazioak: langileen pobretze prozesuari aurre egitea; kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak aldarrikatzea; eta pentsioak defendatzea etengabe jasaten dituzten erasoen aurrean.

KPIaren igoera ikusita, enpresak “inoiz baino irabazi handiagoak” dituztela nabarmendu du Lakuntzak. Lakuntzaren arabera, patronalak lan hitzarmenen blokeoa baliatzen du soldaten igoerak gerarazteko. Halaber, pobretze orokorrari aurre egiteko, fiskalitatearen bidea aldarrikatu du.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista