Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

UAGAk enpresa fotovoltaikoen “praktika harrapakariak” salatu ditu

Ekonomia

2024, urt. 22 - 13:01

Edurne Basterra UAGA Arabako nekazari eta abeltzainen elkarteko lehendakariak Batzar Nagusietan egindako agerraldian salatu du Araban proiektatutako parke fotovoltaikoek nekazaritza lurren gainean egindako presioa. Parke fotovoltaikoak sustatzen dituzten enpresek lurrak bereganatzeko “praktika harrapakariak” burutzen dituztela baieztatu du.

Nekazarien bizimodua arriskuan jartzen ari dela salatu du. Izan ere, Araban lantzen diren lurren %60a alokatutako lursailak dira, eta enpresa hauek nekazariek baino askoz diru gehiago eskaini ahal dute.

Hamaika Telebista