Skip to main content

Alfredo Perez Rubalcaba hil da

Gurean Gaur

2019, Maiatza 10 - 19:05
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako politikari ohia hil da, iktus baten ondorioz ospitalean bi egunez egon ondoren. Espainako Gobernuan izan zen Felipe Gonzalezekin eta Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin, eta haren itzala nabaria da Euskal Herriko politikako une erabakigarri askotan. Besteak beste, ETArekin egindako azken negoziazioetan, 2007ko abuztuan Nafarroako PSNk hartu zuen erabakian eta Portu eta Sarasolaren torturen auzian. Kargu garrantzitsuak izan ditu Rubalcabak (Kantabria, Espainia, 1951) Espainiako Gobernuan. Euskal Herrian ezagunak dira haren hainbat adierazpen, bereziki, ezker abertzalearen eta gatazka armatuaren konponbide prozesuen inguruan. Itzalpetik eragin izan du gehiago, ordea.