Ardura eskatu die herritarrei Nekane Murga Osasun sailburuak
Gurean Gaur
2020, abu. 24 - 14:08
Covid19-aren Jarraipen Batzordea bildu da bigarren aldiz osasun larrialdia ezarri zenetik. Bileraren helburua da, birusa EAEn nola eragiten ari den aztertzea eta ezarritako neurriak gainbegiratzea. Murgak adierazi du nahiz eta martxoarekin alderatuz “bigarren olatuak” garapen geldoagoa duen, goranzko joerak jarraitzen duela, kutsatuetan, ospitaleratzeetan eta hildakoetan. Ondorioz, herritarrengan jarri du fokua beste behin ere, eta ardura eskatu die. Nabarmendu du azken bi asteetan arriskuan egon direnek, maskara jantzi gabe, adibidez, bere mugikortasuna eta harremanak murriztu beharko lituzketela.