Skip to main content

Bilboko Euskal Museo eraberrituak 2023an irekiko ditu ateak

Gurean Gaur

2020, ots. 25 - 17:02
Ehun urte beteko dituen Bilboko Euskal Museoak aldaketa handiei egingo dio aurre datozen hilabete eta urteetan. Euskal kulturaren erakuslehio garrantzitsuenetarikoa izan da 1923an ireki zenetik, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean, eta 2023rako bukatuta egotea espero den obrari esker, espazio eta aukera ugari irabaziko ditu. Datozen asteetan jakingo da aurkeztutako bederatzi proiektuetatik zeinek irabazten duen lehiaketa publikoa eta orduantxe abiatuko da hiru urte inguru iraungo duen berritze eta handitze prozesua.
Hamaika Telebista