Bilbon ospatu da Euskaltzaindiaren II. Dialektologia Biltzarra
Gurean Gaur
2019, mar. 15 - 16:03
Euskaltzaindiak antolatutako II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarraren lehen jardunaldian atlas linguistiko desberdinen onurak agertu dira eta baita Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren X. liburukia aurkeztu ere. Lorea Bilbao euskararen aberastasuna “balioan” jarri beharraz mintzatu da lehendabizi. Euskaltzaindiak Bilbon egin duen biltzarra ehungarren urteurreneko ospakizunen bosgarren jardunaldia da. Andres Urrutia euskaltzainburuak bere aldetik Akademiak dialektologiari hastapenetik eman dion garrantzia azpimarratu eta orain arte egindako bide luzea azaldu ditu. Bide berriez ere hitz egin dute, teknologia berriek ahalbidetzen dituzten aukerak kontuan hartuta materialen bilketa esaterako eta gainera, hurrengo ildoak Euskaltzaindiak dituen premien arabera markatu beharko liratekeela argudiatu dute.