Covid19-arekin bi aldiz kutsatu den lehen kasua atzeman dute Hong Kongen
Gurean Gaur
2020, abu. 25 - 12:08
33 urteko informatikaria lehen aldiz duela lau hilabete gaixotu zen Txinan eta Espainiatik bere herrialdera itzuli berri den honetan atzeman diote berriro birusa. Lehenengo aldian, ez zuen ia sintomarik adierazi eta bigarren aldi honetan ez du bat bera ere antzeman. Kasu honek antigorputzen eta inmunitatearen inguruan zeuden hipotesiak mahai-gaineratu ditu berriro. Hong Kongo unibertsitateak azaldu duenez kasu honetako detekzio-probetan "oso argi" ikusi da apirilean eta abuztuan atzemandako birusaren anduien sekuentzia genetikoak guztiz ezberdinak direla eta beraz, pazientea ez da hasiera batean pentsatu bezala gaixotasunaren “eramaile iraunkorra”.