DIA supermerkatuetako langileek greba mugagabeari ekin diote Bizkaian eta Gipuzkoan
Gurean Gaur
2019, mar. 11 - 16:03
Manifestazioa egin dute Bilbon supermerkatu kateak aurkeztutako enplegu erregulazioko espedientea gaitzesteko. Estatuan, guztira, 2.100 langile kaleratu nahi dituzte, horietatik 81, Hego Euskal Herrian. Hiru lanuzte egin dituzte orain arte, baina enpresak aurkeztutako enplegu erregulazioko espedientearen harira akordiorik lortu ez dutela ikusita, greba mugagabea abiatu dute gaur. Supermerkatuen administrazio-kontseiluak 300 milioi eurotik gorako galerak iragarri ditu. Gainera, Dia supermerkatuak salaketa bat jarri dute Fiskaltzaren aurrean, kontuetan irregulartasunak antzeman ostean. Langileek informazio falta salatu dute. Enpresak ez ditu negoziazio mahaietara deitu eta ez dakite beren lanpostuekin zer gertatuko den.