Skip to main content

EAEko aurrekontuen zuzenketak egokitzeko baldintza jarri dio EAJk EH Bilduri

Gurean Gaur

2018, urr. 29 - 19:10

EAJk eta EH Bilduk konpromisoa hartu dute EAEko aurrekontuetarako akordioa lortzeko hizketan segitzeko. Goizean egin dute bilkura, Sabin Etxean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontu proiektuari EH Bilduk egindako zuzenketa proposamenez eztabaidatzeko.

Bi abstentzioren bermea emango luke aurrekontuen bozketan EH Bilduk, pentsiorik apalenak osatzeko 350 milioi euro inbertitzeko eta enplegu politiketarako beste 70 milioi euro jartzeko haren proposamena aintzat hartuz gero. EAJk, edonola ere, EH Bilduri eskatu dio pentsioez eta enpleguaz egindako proposamena egokitu beharko lukeela.

Koalizio subiranistak, ordea, haren proposamena 2eraldatzailea, eraikitzailea eta egingarria" dela uste du, eta Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren hitzetan, zifretatik harago, herritarrak eta haien bizi proiektuak erdigunean jartzeko hautu politikoa da EH Bildurena.