Elkarrekin Podemos: "Euskal gizarteak Kongresura bidal dezakeen aukera eraldatzaile bakarra gara"
Gurean Gaur
2019, urr. 01 - 14:10
Podemos - Ahal Dugu euskadiko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Bilboko egoitzan, egungo egoera politikoaren balorazioa egiteko, eta datozen hauteskundeetarako helburuak azaltzeko. Gobernua osatzeko txantaiaren kontra agertu dira, eta, Roberto Uriarte Kongresurako bizkaiko diputatuak gehitu du hauteskundeen errepikapena bipartidismoaren amaieraren azken hautsak direla eta, oro har, gobernua anitza izango dela, herritarrek hala eskatzen dutelako. Herritarren eskakizun kolektiboei benetako erantzuna emateko lan egiten dutela ziurtatu dute.