Epaiaren zain geratu da Iruña-Veleia auzia
Gurean Gaur
2020, ots. 20 - 11:02
Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohia jo du akusazio papera izan duen Arabako aldundiak grafitoen egiletzat. Hiru elementu nabarmendu dituzte oinarritzat: grafologia ikerketak, aztarnategian ibilitako arkeologoen lekukotzak eta Espainiako Kultur Ondarerako Institutuaren ikerketa. Delituen artean, ondarea hondatzea eta iruzur egiteari, omisio delitua eta dokumentuak faltsutzea ere gehitu dizkiote. Bost urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute Gilentzat guztira, eta bi urte eta sei hilabetekoa Ruben Cerdan ikertzailearentzat, ustez egin gabeko ikerketa batzuen truke dirua kobratu zuelakoan. Bi akusatuen defentsek absoluzioa eskatu dute.