Etxegabetzeak gelditzeko eskatu dute hainbat eragilek Bilbon
Gurean Gaur
2019, Maiatza 02 - 14:05
Bizkaiko etxegabetzeak jasan dituzten familiak eta egoera hau salatzearen aldekoak batu dira gaur goizean Bilboko Alokabide-Vicesa bulegoen aurrean. Honekin batera elkartasuna adierazi nahi izan diote etxebizitza duin baten alde borrokan dabilen Maria José Porriñori. Adierazi dute mobilizazioarekin salatu nahi dutela epaileek eta udaletxeek sinatutako etxegabetzeen lankidetza hitzarmenaren hauste sistematikoa. Azaldu dutenez epaileek udaleko gizate-zerbitzuei jakinarazi behar die kaleratzea, kalteberatasun txosten egokia igorri eta ondoren Etxebideren bitartez etxebizitza aukera bat eskaini. Hau betetzen ez dela ikusita azpimarratu egin nahi izan dute Eusko Jaurlaritzaren erantzukizuna kaleratzeetan. 2015eko Euskal Etxebizitzaren legea hausten ari dela argudiatuta.