Skip to main content

Frantziako Tourra abuztuaren 29tik irailaren 20ra bitarte ospatuko da, ondoren Italiako Giroa eta La Vuelta lehiatuko dira

Gurean Gaur

2020, api. 15 - 20:04
‘Le grand bucle’ abuztuaren 29tik irailaren 20ra bitarte ospatuko da. Tourraren ostean Mundialen txanda helduko da. Giroa urrian ospatuko da, 2tik 25era, eta La Vuelta urriaren 30etik azaroaren 22ra izango da. Hala ere datak behin-behinekoak dira, Koronabirusarekiko neurriek atzeratze berriak eragin ahal dituztelako. Frantziako presidentea den Emmanuele Macron-ek uztaila erdira arte jende pilaketak debekatu ditu Koronabirusaren hedapena gutxitzeko. Hori-horrela tourra beste data batera pasatzea erabaki dute. Atzerapen honek beste itzuliekiko domino efektua eragin du. Alegia, data berriek Espainiako La Vueltaren datak zapaldu ditu. Izan ere, La Vuelta egun horietarako antolatuta zegoen. Frantziako Tourra 1903an ospatu zen lehen aldiz, eta soilik Mundu Gerra garaietan gelditu izan da, 1915tik 1918ra eta 1940tik 1946ra. Aurten ez da bertan behera utziko, baina atzeratu egingo da. Denboraldi gorabeheratsu honek taldeen egitarauak eta asmoak aldatuko ditu. Egutegiaren atzerapenak helburuen aldaketa dakar eta talde guztiek Tourrera txirrindulari onenak eramatea ekarri dezake. Gauzak horrela, aspaldiko partez, aurtengo udako bazkalosteak bestelakoak izango dira.
Hamaika Telebista