Skip to main content

“Inor kanpoan ez uzteko” kontzertua eskainiko du Berri Txarrak taldeak

Gurean Gaur

2019, Maiatza 14 - 17:05
Uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin, milaka lagun bilduko dira eta arratsalde osoan zehar ekimenak eta ikuskizunak burutuko dira. Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek kasik hiru ordutako emanaldia egingo dute eta eurekin batera 15 bat musikari gonbidatuko dituzte. Konfirmatutako lehen izenak: Enrique Villarreal “el Drogas”, Aiora Renteria, Leire Iseo, Iñaki Altolagarri “Matxet” eta David Ruiz La M.O.D.A taldekoa.