Skip to main content

IRALE programa bertan behera utzi du Eusko Jaurlaritzak

Gurean Gaur

2020, eka. 18 - 10:06
Irailean, beraz, ez da egongo lanordu barruko irakasleentzako euskara ikastarorik. Hezkuntza Sailak adierazi duenez, arrazoia bakarra da: "irakasleen egonkortasuna ziurtatzea". Irale programan parte hartuz gero, irakasleak ordezkatu egiten dituzte eta beraz, bertan behera uzteak ordezkoen listan daudenei ere eragingo die. Kontuan izan behar da, Irale programan bertan ere 84 langile aritu direla formakuntza beharretan. Hauek oraindik ez dute sinatu datorren urtean jarraitzeko zerbitzu eginkizuna, eta normalean martxo aldera egiten dute urrats hori. Iralek jakinarazi duenez, “arazo puntual” gisa ikusten du Eusko Jaurlaritzak eta lehen hiruhilekoan etengo da, momentuz, programa. Ikasturte honetan 650 irakasleri eman dio zerbitzua Iralek euskara sakontzeko ikastaroan eta 45i euskalduntze ikastaroetan. Hezkuntza Sailari proposatu dio “Iraleko irakasleak lehen hiruhilekoan behar handiena daukaten ikastetxeetara joatea, eta irakasleei prestakuntza ematea”. Oraingoz, baina, ez du sailak erantzun.
Hamaika Telebista