Iruñeko Udalak Amaia kaleko trafiko arazoak aztertuko ditu
Gurean Gaur
2020, urr. 08 - 13:10
Udal gehiengoak Navarra Sumari eskatu dio Amaya kalean autobusa lehenestea garraio publikoaren zerbitzuko denbora atzerapenak ekiditeko. Udan hiriko arteria nagusienetako bat den kaleko egitura aldatu zuen Fermin Alonso zinegotziaren sailak eta EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNk eskatu diote aurreko legealdian proiektatutako Labriteko korridore jasangarriaren proiektuak agindutakoari eusteko.