Skip to main content

“Irudikatutako hiria” zikloa estreinatu du Azkuna Zentroak

Gurean Gaur

2019, Maiatza 15 - 17:05
Oskar Alegria zinemagile eta kazetariak zinema ziklo hau komisionariatuko du. Gaur hasi da mapa sortzen “Forever” lanarekin. Film luzeren eta dokumentalen bidez sortuko da hiri berri bat. Alegriak azaldu duenez hiria inoiz ez delako gaurkotasunetik irtengo. Izan ere, 2050ean hirietan bizitzea espero da biztanleriaren bi herena. Egun batean kantoi bat izango da protagonista, hurrengoan plaza bat, aste batean hotel bati buruz hitz egingo du filmak… Horrela, filmez film, irudiz osatutako hiria eraikiko da. Gure irudira eta antzera eraikitako hiria, non dokumental garaikidea erabiliz hausnarketa filmikoa planteatu nahi den gizakiaren asmakuntzarik handienetako bati buruz. Gaur Heddy Honigmann zinemagilearen "Forever" filmaren bidez hilerri batetik hasiko da hiri berri bat eraikiko duen ibilbidea. Prentsaurrean azaldu dutenez hori da hiria isilen dagoen eta altxorrik handienetako bat gordetzen duen tokia.