Lehen laneguna Madrilen neurri murritzaileekin, Parisen murrizketa berriak sartuko dira indarrean
- Bideoa:
Gorabehera gutxirekin eta zalantza askorekin gainditu du Madrilek bere lehen asteburua, koronabirus bidezko kutsatzeak geldiarazteko Osasun Ministerioak ezarritako mugikortasun murrizketekin. Benetako proba astelehen honetan dute, lan astearen hasierarekin eta jarduera ekonomiko eta sozialarekin batera. Bart Frantziako Gobernuak alerta maila gorena ezarri ostean, astearte honetatik aurrera murrizketa berriak sartuko dira indarrean Parisen eta hiriburutik gertu dauden hiru departamentutan.
- Created on .

