Maialen Saez de Okariz: "Gasteizko Batera zaintza sarean 2300 pertsona elkartu gara"
Gurean Gaur
2020, api. 22 - 18:04
Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondorioei aurre egiteko, hainbat dira Euskal Herrian zehar sortutako zaintza herritar sareak. Horietariko bat, Gasteizko Batera da, 2300 pertsona bilduz. Elkarrizketaren tartean, zaintza sare herritar gasteiztarreko kide Maialen Saez de Okarizekin hitz egiteko aukera izan dugu.