Martxoaren 8an "antirarrazakeria, gorputzak eta sexualitatea eta antikapitalismoa” jarriko ditu erdigunean Bilboko mugimendu feministak
Gurean Gaur
2020, ots. 26 - 13:02
Bilboko kaleak betetzera deitu dute, jendartea bizi-gaitza dela salatzeko, batez ere emakume eta genero disidenteentzat. Nabarmendu dute eskubideen galera, hondamendi ekologikoa, gerra suntsitzaileak eta lurraldeen desjabetzeak salatu eta borrokatuko dituen feminismoa defendatzen dutela. Horregatik, martxoaren zortziko mobilizaziora joateko deia luzatu dute. Baita haren aurretik, astean zehar, hiru ildoei lotuta egingo dituzten ekintzetara joatekoa ere.