Orain Baiko kideek taldearen izen aldaketari jarritako salaketarekin lotu dute Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saezen kanporaketa
Gurean Gaur
2018, abe. 21 - 15:12
Podemos-Ahal Dugu Orain Bai taldeko Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saezen kanporatzea taldearen izen aldaketari jarritako salaketagatik izan dela adierazi dute prentsa aurrean Carlos Couso, Laura Perez, Ruben Velasco eta Fanny Carrillok. Era berean, Aznarezi bere karguaz baliatu izana leporatu diote helburu pertsonalak lortzeko. Laukoak sostengatzen duen gobernuaren funtzionamenduan erabakiak eraginik ez duela izanen adierazi dute; hala ere, Aznarez, Buil eta Saez talde mistora igarotzeak kolokan jartzen du parlamentuko mahaiaren gehiengoa.