Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Plastikoaren erabilera murrizteko mundu mailako kanpaina jarri dute abian

Gurean Gaur

2019, eka. 05 - 17:06
Plastikoaren kontsumoa murrizteko astea hasi zen ekainaren 3an eta ekainaren 9ra arte iraungo du. Nazioarteko Ozeanoen Egunaren harira, plastikozko ontzi edo poltsetan datozen elikagaiak ez kontsumitzeko deia egin du Zero Waste mugimenduak. Horrekin lortu nahi dutena da saltoki handiei eta multinazionalei presioa egitea. Gaur egungo material kutsatzaileenen artean dago plastikoa. Horregatik, mugimendu ekologistak denbora darama jendartea kontzientziatzen plastiko kontsumoa murriztu eta erabilitakoa birzikla dezan. Hain zuzen, Zero Waste mugimenduak plastikorik gabeko astea ekimena jarri zuen abian plastikoak eragiten duen kutsaduraren inguruan kontzientzia piztu eta, era berean, kontsumo ohituretan aldaketak eragiteko. Erosketak egiteko poltsan zer sartu hautatzeak duen garrantzia nabarmentzea da kanpainaren helburua. Fridays For Future ikasle mugimenduak bat egin du ekimenarekin, eta ekainaren 3tik 9ra, #Plastikoariboikota2019 kanpaina hasi du. Kanpainaren bidez, plastikoaren erabilera murrizteko eta bere erabilera salatzeko erronka luzatu die kontsumitzaileei, gehiegizko plastikoa duten produktuen argazkiak sare sozialetan publikatuz.
Hamaika Telebista