Skip to main content

Sortuk protesta zaratatsua antolatu du gaur Bilbon eta Gasteizen Espainiako Erregeen bisita salatzeko

Gurean Gaur

2020, uzt. 17 - 14:07
Espainiako Erregeek Covid osteko biraren harira gerturatu dira euskal lurraldeetara, nahiz eta Kataluniara ziren joatekoak. Espainiako Erregeek Guggenheimera eta Arte Ederren museora egin dute bisita, Iñigo Urkullu lehendakaria, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta hainbat diputatuk harrera egin ostean. Arte ederren museoaren alboko Euskadi Plazan Sortuk protesta zaratatsua antolatu du, Espainiako ereserkiari txistu eginez.
Hamaika Telebista