Izaskun Ellakuriaga: “Durangoko Azoka aurrez aurre bizitzeko esperientzia da”
Kultura
2023, abe. 05 - 14:12
Bihar hasiko da 58. Durangoko Azoka, eta Izaskun Ellakuriaga Gerediaga Elkarteko kidearen hitzetan, dena prest da Landako gunean, azokari hasiera emateko. Goizean, sortzaileak eta argitaletxeko kideak beren stand-ak eta erakusmahaiak atontzen aritu dira, eta arratsaldean ere horretan aritzea espero du: “Gaur iluntzean, ateak ixten ditugunean, dena prest egongo da bihar, 10:30ean, ateak irekitzeko”.
Ellakuriagaren esanetan, eskaera gehiago izan dituzte beste urtetan baino, eta erakusmahaien kopurua handiagoa izango da. Horrez gain, musika nobedadeak QR bidez entzuteko aukera izango da aurten ere. Nabarmendu du askotariko 250 nobedade eskuratzeko aukera egongo dela Landako gunean, eta horietako asko, aurrez aurre, publikoarekin aurkeztuko dituztela. Hain zuzen, 265 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte Durangoko hainbat gunetan, eta gune horietan, musikaz, zinemaz edota liburuez gozatzeko aukera izango da.
Ellakuriagaren hitzetan, bereziki gazteak erakarri nahi izan dituzte aurtengo edizioan, eta horri lotuta dago aurtengo ‘Fantasia DA!’ leloa ere: “Bereziki, gazteei dei egiten diegu Durangora gerturatu daitezen. Leloa bera eurei zuzenduta dago, eta azaldu nahi izan diegu zenbat sortzaile gazte ari diren kalitatezko sormenak egiten”: Horrez gain, abenduaren 8an, gazte eztandaren bigarren edizioa antolatu dutela nabarmendu du.
Aurten, aurrez aurreko azokan jarri dute indar guztia, eta ez da online dandarik izango: “Asko pentsatutako erabakia izan da, baina uste dugu Durangoko Azoka azoka bat baino gehiago dela; esperientzia bat eskaintzen du, eta esperientzia hori aurrez aurre bizitu behar da”.