Skip to main content

Giza Eskubideen Behatokiak kereila aurkeztu du “El Lobo” eta Jorge Cabezas poliziaren aurka

Politika

2024, uzt. 22 - 14:07

Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak kereila aurkeztu du Josu Mujikaren hilketagatik. Eusko Jaurlaritzak berriki aitortu du motibazio politikoko giza eskubideen urraketen biktima izan dela.

Josu Mujika legazpiarra tiroz hil zuen poliziak 1975eko uztailaren 30ean Madrilen. Orain, kasua epaitegira eraman dute familiak eta GEBehatokiak.

Kereila kriminala aurkeztu dute ‘El Lobo’ polizia infiltratuaren eta Jorge Cabezas komisarioaren aurka. Ebazpen horren arabera, Mugikak “bizitzeko eskubidearen urraketa bat” jasan zuen.

Hamaika Telebista