Lezaunera joango gara aste honetako Nafar Away saioan. Mikel Etxebeste alkatearekin hitz egingo dugu, eta Natalia Urabayenek 'Leonardas handi Vinci' proiektua azalduko digu. Horrez gain, Basaberea baserri eskola ere bisitatuko dugu.

Lezaunera joango gara aste honetako Nafar Away saioan. Mikel Etxebeste alkatearekin hitz egingo dugu, eta Natalia Urabayenek 'Leonardas handi Vinci' proiektua azalduko digu. Horrez gain, Basaberea baserri eskola ere bisitatuko dugu.
Aste honetako Nafar Away saioan, Aurizberrira gerturatu gara. Joseba Martinez "Baratze" jatetxeko jabearekin eta Aitor Zazpe "Pirineki" esnekien jabearekin elkartu gara, eta baita Elvira Agorreta bizilagunarekin ere. Pili Fagoaga gizarte langilearekin ere hitz egin dugu adineko jendearekin lan egiteko moduaz.
Lizarra bisitatuko dugu Nafar Away saio honetan. Regino Etxabe kultur zinegotziak Lizarrako ondarea azaldu eta erakutsiko digu. Sugarra Gaztetxera gerturatuko gara eta Amaia Orokietak eta Iosu Olletak bere historia eta gaur egungo egoera azalduko digute. Bukatzeko, Maider Etxetoj eta Garazi Urabayenek Lizarrako inauteri herrikoien bilakaeraren berri emango digute.
Eguesibarrera joango gara gaur, zehazki, Sarrigurenera. Puy Remirezek azaldu digu herria nola aldatu den azken 10 urte hauetan. Patxi Irurtzunek berak idatzitako liburuari buruz hitz egingo digu, eta azkenik, Alberto Erreak Erripagaina auzo bereziaren egoera bereziaren berri emango digu.
Atarrabia ezagutu dugu saio honetan. Mikel Oteiza alkatearekin herria ezagutzeko aukera izango dugu, bitxikeria asko kontatuko dizkigu eta. Elenak eta Arantxak Atarrabia abesbatzaren 20. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekintzen berri eman digute. Euskararen etxea den Karrikaluze elkartea ezagutu dugu Itziar Perezen eskutik, eta azkenik, Mikel Baztanek Berdea proiektuaren Ekogunea erakutsi digu.
Bortzirietako Etxalar herrira bidaiatuko dugu gaur, eta Patxiku Irisarrik herriko historia kontatuko digu, usoak ehizatzeko modu berezia erakutsiko digu Laura Elizagoienek, eta Santi Elizagoienek kontrabandista garaiko bizipenak kontatuko dizkigu.
Otsagabiara joan gara Nafar Away saioan. Joseba Sagardoik Otsagabiko dantzen eta ohituren berri eman digu, eta bere talde The Lio ere ezagutu dugu. Olatz Genberok eta Izaskun Larrañagak herriaren egituraketaz hitz egin digute, eta Rakel Zokok Gartxoten kondaira kontatu digu Itzaltzun. Azkenik, Serio Itxasok Orhipean jaia eta tradizioak izan ditu hizpide.
Gaurko Nafar Away saioan, Araitz bailara bisitatuko dugu. Araizko Zaporeak elkartearen berri emango digu Maider Agirrebarrenak, eta Pello Goikoetxeak Antsoenea gaztandegia erakutsiko digu. Juan Gorriti eskultoreak bere etxeko ateak irekiko dizkigu bere artelanak erakusteko.Amaitzeko, Eneritz Urkolarekin Tximuutxe bilgune feministaren istoria eta ekimenak ezagutuko ditugu.
Aste honetako Nafar Away saioan Tafalla bisitatu dugu. Bertan, Xabi Olkoz musikariarekin Tafallako jaiei buruz hitz egin du Anabel Arraizak, eta Paula Arregi Garces de los Fayos ikastolako zuzendariarekin azken Nafarroa Oinez jaia izan dugu hizpide. Horrez gain, Pedro Leralta kultur zinegotziarekin Tafallako kaleen historien berri izan dugu, eta laister inauguratuko den hilerrien museoa ere erakutsi digu.