Skip to main content

Jone Gartzia: "Informazioa jasotzeko eskubidea eta ekintza bera oinarrizkoa da hiztun komunitate batentzat"

Elkarrizketa

2025, abe. 19 - 10:12

Jone Gartzia Prest! aldizkariko langile ohia eta kolaboratzailea izan da Hamaikako platoan. Bertan, bere komunikabidearen eta Uriola agerkari digitalaren itxierari buruz mintzatu da. Biak ala biak Bilborekin daude lotuta, bereziki Deustu auzoarekin.

Gartziak bi hedabideon galerak euskarak BIlbon duen etorkizunean izango duen eragina azpimarratu du, batez ere informazioa jasotzeko eskubidea eta ekintza bera "oinarrizkoa" delako hiztun komunitate batentzako. Halaber, tokiko komunikabideek "sarea" egiten dutela ere gogorarazi du.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista