Aterpea | Arrazakeria
Aterpea
Zein da arrazakeriaren jatorria? Zein lotura dute kolonialismoak eta arrazakeriak? Jendarteko zein esparrutan atzeman daiteke arrazakeria? Zein zailtasuni egin behar izaten diete aurre pertsona migratzaile eta arrazializatuek?
Isa Egigurenek (Kazetaria eta Aita Mariko kidea) eta Fatima Seyek (Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Arreta Bulegoko langilea) gertutik ezagutzen dituzte pertsona migratzaileen eta arrazializatuen bizipenak, eta horietako batzuen berri eman digute aste honetako saioan, Mikel Urabaienen galderak erantzunez.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















