Skip to main content

KORRIKA KANTUZ KANTU: AFRIKA BIBANG

Kantuz Kantu

14. Korrikak Afrika Bibang musikariaren doinuak izan zituen. 'Ni ere bai' lelopean idatzi eta sortu zuen abestia Afrikak berak, Korrikaren antolakuntzak emandako 'Ni ere Bai' leloaren gainean. Afrikak musika doinu berriak ekarri zituen Korrika kantuen zerrendara, melodia elektronikoak eta drum & bass giroak gerturatuz euskarara.

AEKn ikasi zuen euskara abeslari bizkaitarrak, eta bere bizipenak idatzi zituen erritmoz beteriko kantu dantzagarrian. Belaunaldiz belaunaldi zaindu beharreko lore bat bezala irudikatu zuen euskara Afrikak, egunero loreztatu behar den hizkuntza ederra. Algortan bildu gara Afrikarekin, 2005 urtean egindako kantua gogora ekartzeko.