Skip to main content

KORRIKA KANTUZ KANTU: RUPER ORDORIKA

Korrika Kantuz Kantu

2003 urtean ospatu zen Korrikaren 13. edizioa. Mikel Laboa eta Ruper Ordorika izan ziren kantuari ahotsa sartu ziotenak, 'Gero bat gaurdanik' kantua osatuz. Bestelako kantu bat zen, ohiko abidura eta melodia azkarrak alde batera utzita, soseguz baino ozen abesteko kantu bat. Mikel Laboak gidatu zuen ekimena, eta Ruper luxuzko gonbidatua izan zen. Korrikaren inguruan aritu gara Ruperrekin luze eta zabal, eta kantuaren zenbait bitxikeri ezagutu ditugu.