Skip to main content

Irati Aldaya: "Zirkuak askotariko disziplinak barnebiltzen ditu"

Nafar anitz

Irati Aldaya zirku irakaslea ezagutu dugu saio honetan. Txikitan hasi zen zirkuko klaseak jasotzen, eta Donostian zein Granadan urte luzez aritu da zirkuan espezializatzen. 

Gaur egun, Iruñeko Urtxintxa zirku eskolako irakaslea da, eta Zirika Zirkus konpainiako kideekin sortutako ikuskizun berriaz ere hitz egin digu primiziaz. Bere egunerokoan murgiltzeaz gain, zirkuarekiko duen pasioa gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista