DSBEa 1.080 eurotik urrun dagoela salatu du Pentsiodunen Mugimenduak
Ekonomia
2023, mar. 28 - 04:03
Pentsiodunen Mugimenduak prentsaurrekoa eman du Eusko Legebiltzarraren aurrean, sistema berriak ezkutatzen dituen "tranpak" salatzeko. Gainera, adierazi dute DSBE (diru sarrerak bermatzeko errenta) berri hori bereziki kaltegarria dela emakume pentsiodunentzat. Iazko abenduan onartu zen DSBE berriaren legea asteazkenean sartuko da indarrean.
Bestalde, salatu dute DSBEa ez dela iristen pentsio txikiak dituzten askorengana. Haiek emandako datuen arabera, 2022ko abenduan 12.686 pentsiodunek jasotzen zuten DSBE osagarria. Baina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 700 eurotik beherako 40.000 alargun pentsio baino gehiago daudela gogorarazi dute; eta 454 eurotik beherakoak, berriz, 62.000 pentsio.