Skip to main content

ELAk salatu du lan hitzarmenen %83k ez dituztela euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen

Ekonomia

Udane Arbeo Astigarraga

2026, uzt. 07 - 13:07

Hego Euskal Herriko lan hitzarmen gehienek ez dituzte euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen. Hori ondorioztatu du ELAk, indarrean dauden 1.499 hitzarmen aztertu ostean. ELAk uste du hizkuntzen erabilera arautzen ez den bitartean, gaztelaniak nagusitasuna izaten jarraituko duela lantokietan. Horregatik, sindikatuak iragarri du irailetik aurrera martxan dauden sektoreko 27 negoziazio kolektiboak euskaraz egingo dituela. Aldi berean, Lan Harremanen Kontseiluari eskatu dio negoziazioak euskaraz garatzeko beharrezko baliabideak jartzea.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista