Skip to main content

Errusiak berriz zabaldu du Nord Stream 1 gasbidea, baina ahalmenaren herenean

Ekonomia

2022, uzt. 21 - 09:07
Errusiak Europaren gas hornidurari berrekin dio Nord Stream 1 bidez. Hamar egunez egon da geldirik, mantentze lanengatik, eta EBren kezka zen berriro irekiko ez ote zuen Errusiak.

Errusiatik Alemaniara bidal dezakeen gasaren %40 besterik ez da garraiatzen ari, eta Europako Batasunean alarmak piztuta jarraitzen du. Neguan eten bat egongo denaren beldur, energia aurrezten hastea eskatu du Ursula Von der Leyen Europar Batasuneko presidenteak.

Gas kontsumoa %15 murriztea eskatu du. Borondatezko aukera hori derrigorrezkoa litzateke, baldin eta Europa mailako alerta bat ezarriko balu estatu kideekin adostuta. Eusko Jaurlaritza dagoeneko ari da kontingentzia plan bat lantzen.
Hamaika Telebista