Skip to main content

Pentsiodunek kaleak hartuko dituzte beste behin urriaren 2an

Ekonomia

2023, ira. 26 - 08:09

Administrazioei bizitza duina eta kalitatezko zaintza-eredu publikoa bermatzeko baliabideak eskatuko dizkiete. Manifestazioak egingo dituzte eguerdian EAEko hiriburuetan. Foru arduradunekin biltzeko asmoa iragarri dute, beren aldarrikapenen berri emateko. EAEn 170.000 pentsiodun inguru daudela salatu dute, gehienak emakumeak, 1.080 eurotik beherako pentsioekin.

Hamaika Telebista