Skip to main content

Funtzionarioen baldintzak Euskal Herrian erabakitzearen beharra aldarrikatu dute sindikatuek

Ekonomia

2024, eka. 25 - 12:06
Sektore publikoko langileen baldintzak, soldata eta enpleguari buruzko erabakiak hemen bertan hartu behar direla aldarrikatu dute sindikatuek. Gasteizen elkarretaratu dira ELA, LAB, Comisiones Obreras, Steilas eta ESK sindikatuak. Espainiar Estatuko Ministro Kontseiluak funtzionarioen soldata %2,5 igotzeko hartu duen erabakia nahikoa ez dela salatu dute.
Hamaika Telebista