Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Gasteizko Michelin lantegiak ekoizpen handiagoa izango du bi lantegiren itxieraren ondorioz

Ekonomia

2024, aza. 06 - 11:11

Gasteizko Michelin lantegiak ekoizpenaren gorakada izango du Bretainiako eta Frantziako bi lantegiren itxieren ondorioz. Zehazki Cholet eta Vanneseko lantegiak izango dira multinazionalak itxiko dituenak, guztira 1.254 langileei eraginez.

Vanneseko lan taldearen atal bat izango da, Gasteizko lantegira iritsiko dena. Kamioien gurpilen metalezko sendogarrien ekoizpenean espezializatutako 299 langile, hain zuzen ere. Choleteko lantaldea, ordea, Italiako eta Poloniako bi lantegien artean banatuko da.

Michelin enpresak adierazi duenez, duela urte batzuetatik zailtasun ekonomiko handiak dituzte bi lantegiek eta 2026ko urte hasieran, gehienez jota, lantegiak ixteko asmoa dauka multinazionalak. Oraingoz, bi lantegien ekoizpena etenik dago azaroaren 11 arte, Zuzendaritzak eta sindikatuak itxierei heldu eta hurrengo urratsak baloratzen dituzten bitartean.

Hamaika Telebista