Skip to main content

Greba egingo dute ikuskizunetako langileek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko jaietan

Ekonomia

Xabi Ealo Diaz

2026, uzt. 21 - 15:07

Bilboko, Donostiako eta Arabako jaien testuinguruan ikuskizun eta ekitaldietako langileek greba egunak deitu dituzte lan baldintza duinak aldarrikatzeko. Bilboko Arriaga plazan egin duten agerraldian, patronalaren jarrera arbuiatu dute.

Bilboko Konpartsetako, Donostiako piratetako eta Gasteizko Txosna Batzordeko kideez lagunduta egin dute agerraldia.

Adierazi dute borrokan jarraituko dutela adierazi dutela eta ildo horretan abuztuaren 5ean Araban deitu dute greba teknikariek, 14an Gipuzkoan eta 26an Bizkaian. Hiru greba egunek bat egiten dute hiriburuetako jaiekin.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista