Skip to main content

Beste greba ziklo bat abiatu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako anbulantzietan

Ekonomia

2024, urt. 09 - 12:01

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako anbulantzietako langileek greba eguna dute lan baldintzen eta zerbitzuaren hobekuntza aldarrikatzeko. ELA, LSB, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek langileen lan baldintzak prekarioak direla baieztatu dute, materialen eskasia eta ibilgailuen egoera kaxkarra dela azpimarratuz. Hitzarmenaren negoziaziorako 28 bilera egin eta gero, enpresek aurrerapausorik eman ez dituztela salatu dute. Eusko Jaurlaritzak bitartekaritza lanak egingo duela baieztatu du, baina langileek diru gehiago bideratu behar dutela aldarrikatu dute, zerbitzuaren publifikazioa defendatzearekin batera.

Hamaika Telebista