Skip to main content

Ibilgailuen kutsadura murrizteko EBko araudia atzeratzea hitzartu dute

Ekonomia

2023, ira. 26 - 06:09
Ordezkaritza askoren ustez, Batzordeak planteatutako "helburuak handiegiak eta irrealegiak" ziren. Horregatik, 2025etik 2027ra atzeratuko da Euro 7 indarrean jartzeko urtea. Beste bi urte emango dizkiete kamioiei, 2029 arte. Proposamenak ez ditu behartuko autogileak beren ibilgailuen motorren CO2 eta NOx isuriak gutxitzera, baina pneumatikoek eta balaztek isuritako partikulak gutxitu beharko dituzte.
Hamaika Telebista