LAB eta ELA prest azaldu dira "Euskal Herritik eta Euskal Herrirako" greba orokor bat adosteko
Ekonomia
Ane Garitaonandia Etxebarria
Etxebizitzaren auzia dela eta, LAB eta ELA prest azaldu dira "Euskal Herritik eta Euskal Herrirako" greba orokor bat adosteko. LABen arabera, lanuztearen eskakizun nagusiak dira "soldatak hobetzea eta herritar guztiek etxebizitza bat eskuratzeko modua ziurtatua izatea". Aberastasuna banatzeko politikak eskatu ditu, eta etxebizitzaren larrialdiari aurre egiteko, zehazki, egiturazko neurriak exijitu dituzte. LABek EAJri exijitu dio Madrilen zein Euskal Herrian langileei bizkarra ematen dioten politikak ezartzeari uko egiteko. Norabide horretan, Madrilen posible ez diren aldaketak Euskal Herrian posible egiteko aukera dagoela uste du LABek.
ELAk esan du arazoa "Hego Euskal Herritik jorratzea" lehenetsiko dutela, eta, horregatik, etxebizitzako sindikatuekin eta gainerako eragile sozial eta sindikalekin elkarlanean dihardute, "erakunde guztien gaineko presioa handitzeko, bereziki EAEn eta Nafarroan".
Bestalde, CCOOk eta UGTk azaroaren 11rako deitu dute greba orokorra. Sindikatuek Madrilgo Sol plazako kanpaldiko ordezkariekin adostu dute eguna. Etxebizitza krisia dela-eta egingo dute lanuztea, Espainiako hauteskunde orokorrak baino bi aste eta erdi lehenago.

















