Skip to main content

Lanbidek postontzi bat zabaldu du DSBE eta IMBrekin izan daitezkeen iruzurrak salatzeko

Ekonomia

2024, aza. 19 - 09:11

Lanbidek postontzi bat zabaldu du bere webgunean, “modu anonimoan ”salatzeko diru sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta bizitzeko gutxieneko diru sarrera modu irregularrean kobratzen ari diren pertsonak.
Hori egiteko, inprimaki bat bete beharko da, kasuari buruzko "oinarrizko informazioarekin". 

Aurten 72 salaketa aurkeztu dituzte; horietatik zazpik soilik abiatu dute kontrol-prozedura bat. 2023tik 5.426 espediente berrikusi dituzte, eta hamalau espediente zabaldu.

EH Bilduko bozeramaile Nerea Kortajarenak Jaurlaritzak Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan hasi duen kanpaina irmoki salatu du, onartezina baita pertsona zaurgarrienak seinalatzea. Kortajarenak azpimarratu duenez, gizarte laguntzetan dagoen iruzurra hutsaren hurrengoa da, %0,25eko ingurukoa, eta, beraz, datu horiek eskuan, kritikagarria da horrelako ekimenak martxan jartzea, “DSBE jasotzen duten herritarren inklusioaren eta babesaren kontra doazelako”. “Non daude buzoiak zerga iruzurra eta ustelkeria salatzeko?”, galdetu du, inpaktu ekonomiko askoz handiagoa duten halako jokabideen aurkako neurriak hartzen ez direla agerian utzita.

Hamaika Telebista