Skip to main content

Legebiltzarrak atzera bota ditu PPk, Sumarrek eta Voxek aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Ekonomia

2024, abe. 11 - 10:12

Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu PPk, Sumarrek eta Voxek Eusko Jaurlaritzaren 2025eko aurrekontuen proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak. EAJren eta PSE-EEren 39 legebiltzarkideek kontra bozkatu dute eta EH Bilduren 27ak abstenitu egin dira. Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen bederatzi ordezkariek bakarrik eman dute aldeko boza. Hurrengo urratsa erdibideko zuzenketak aztertzea izango da.

Datorren ostegunean izango da hori, eta hilaren 20an egingo da behin betiko bozketa.

Hamaika Telebista