Maderas de Llodioko langileek itxialdia egin dute ostiralean 35 kaleratzeak salatzeko
Ekonomia
Maite de Felipe Suso
2025-10-27 10:25
Maderas de Llodioko langileek itxialdia egin dute ostiral honetan herriko udaletxean enpresak aurrera eraman nahi dituen kaleratzeak salatzeko. Ostean, erakunde publikoen esku-hartzea eskatu dute, jakinaraziz oraindik ez dutela euren proposamenik jaso eta argi utzi dute arazoa ez dutela haiek sortu, baizik eta lantokiak Aiaraldetik kanpo eraman nahi dituztenek.

















