Skip to main content

Michelin eta Mercedes fabrikek jarduera murriztuko dute merkatuaren eskarira egokitzeko

Ekonomia

2023, mar. 10 - 10:03
Merkatuaren joera beheranzkoa da, horregatik bi lantegiek jarduera murriztu beharko dutela iragarri dute. Michelinek primetan 200 euroko murrizketa iragarri dute eta Mercedesek Gasteizko fabrika hilaren 17an itxiko du. Mercedesen geldialdia aurten EAEko fabrikarik handienean egiten den lehena da, 5000 langile inguru dituena. Michelinek, bestalde, jarduera egunak murriztuko ditu, eta horrek primei eragingo die.
Hamaika Telebista