Mobilizazio bateratua egin dute Tubos Reunidos eta Maderas de Llodioko langileek
Ekonomia
Maite de Felipe Suso
2026, api. 01 - 09:04
Tubos Reunidos eta Maderas de Llodioko beharginek indarrak batu dituzte mobilizazio bateratuak egiteko. Bi enpresetako langileak greba mugagabean daude; Amurriokoak duela 15 egunetik eta Laudiokoak, berriz, 194 egun daramatzate lanuztean. Langileek piketeak egin dituzte Amurrioko lantokian, eta baita A-625 errepideko trafikoa eten ere.

















