Sindikatuek Gobernuei exijitu diete patronalari araudia betearazteko bitarteko errealak ipintzea
Ekonomia
2024, ots. 02 - 11:02
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek agerraldia egin dute Bilbon, 2023ko laneko ezbeharren txostena aurkezteko. Lan-istripuak eta gaixotasun profesionalen inguruko datuak jasotzen dira bertan eta adierazi dute 2023ak azken urteotako joera berretsi besterik ez duela egin. Izan ere, azken 10 urteotan, gutxienez 587 langile hil dira lan istripuz eta 2023an, 59. 2024ko lehen hilabetea ere orain arteko joera lazgarriaren erakusle da. Horregatik, Gobernuei exijitu diete patronalari araudia betearazteko bitarteko errealak ipintzea.