Skip to main content

Tuvisako langileen lanuzte eta mobilizazio berriak

Ekonomia

2024, urt. 16 - 11:01

Tuvisako zuzendaritzak egingo duen proposamen berriaren zain dauden bitartean, Gasteizko hiri autobusetako langileek lanuzte eta mobilizazio berriak egingo dituzten lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Urtarrilaren lehenengo asteetan egin bezala, asteazkenean lau orduko lanuztea egingo dute goizeko 05:00ak eta 09:00ak bitartean (gutxieneko zerbitzuak baino ez direla egongo). Horrekin batera, langileek kotxe karabana ere egingo dute. Goizeko 08:55ean izango da, Agirrelandatik aterata.

Hamaika Telebista