2,5 milioi turistek bisitatu dute EAE urteko lehen zortzi hilabeteetan
Gurean Gaur
2019, ira. 25 - 15:09
Eusko Jaurlaritzako Turismo saileko ordezkariek 2019ko udako eta urteko lehengo 8 hilabeteetako turismoaren balantzea aurkeztu dute. Oro har, era positiboan baloratu dute egoera, eta Euskadi “modu eutsi eta iraunkor batean hazten ari dela” azaldu dute. Turismoak, Euskadin, BPGaren % 6,1a biltzen du, enpleguen %10a dena. Sonia Perez Ezquerra sailburuak, bi kontzpetu azpimarratu ditu. Alde batetik, Euskadik pairatzen ari duen desestazionalizazioa, hau da, hilabete edo urtaroen artean, turisten kopuruak berdintzeko tendentzia. Alegia, aurreko urtearekin alderatuta, urtarriletik ekainerako hazkundea % 4,2koa izan da, eta uztaila abuztua artean, hazkundea soilik %0,9koa izan da. Bestalde, turismoaren intentsitateari egin diote erreferentzia, esanez, intentsitate baxuko erkidegoa dela Euskadi, Espainiako estatuko beste erkidegoekin konparatuta. Aipatutako intentsitate honek, turista kopurua, dentsitatea, kalitatea, gastuak, egonaldiak, araututako alojamendu plazen ratioak eta beste hainbat faktorek osatzen dute, gure herrialdearen erradiografia turistiko bat eskainiz.