NUPen euskararen aurkako mehatxuak eta propaganda faxista agertu direla salatu dute
Gizartea
Aintzane Sanchez Abanades
2026-10-29 13:19
Nafarroako Unibertsitate Publikoko hainbat ikasle eta eragilek kezka agertu dute campusean izaten ari diren gertakariengatik. Eraso fisiko bat, euskararen aurkako mehatxuak eta propaganda faxistaren agerpena salatu dituzte eta unibertsitateko arduradunei egoeraren aurrean jarrera argia hartzeko eskatu diete.

















